Oraingoz 22 herritarrekin abiatuko dute ekimena, eta banakako esku-hartzeaz gainera, hamabostean behin taldekako esku-hartzea ere landuko da.
Integrando Fundazioko ordezkari Ricardo Perezen berbetan, apirilean hasi eta uztailera bitartean garatu da, eta irailean abiatuko dute berriro. Izena emateko Herritarren Arreta Zerbitzura jo daiteke eta bertatik bideratuko dute eskaria. Integrando Fundazioak Lanbidegaz egiten du lan Perezek argitu duenez.
Egitasmoan parte hartuko duten herritarren profila azaldu du Perezek. Emakumezkoak dira gizonezkoak baino gehiago, etorkinak, eta 31-50 urte bitartekoak. 2009an ipini zuen martxan programa hau Integrando Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz, eta, besteak beste, Erandio, Portugalete eta Enkarterrietan garatu dute. Iurreta, Durangaldean lehena izango da, eta horretarako 16.000 euroko aurrekontua izango du. PSE-EEren proposamenez jaso zuen Iurretako Udalak egitasmo hau 2017ko udal aurrekontuan.