Euskararen erabilerari bultzada emateko Euskaraldia heldu da Iurretara

Aitziber Basauri 2018ko mar. 15a, 19:00

Hizkuntza ohiturei buelta eman guran Euskaraldia abiatuko dute Iurretan. Atzo, Ibarretxe kultur etxean egin zuten aurkezpenak hainbat euskaltzale batu zituen.

Euskararen erabilerari astindu bat ematea du helburu Euskaraldiak. Euskararen ezagutzatik erabilera dagoen tartea gutxitzeko bidea egitea da planteamendua. Hori horrela, Iurretan taldea eratzea erabaki zuten eta apirilaren 17rako, 18:30ean, batzar irekia antolatu dute.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!