Eñaut Aiartzaguena eta beste 41 absolbituta, baina 8 gazte zigortuta

Markel Onaindia 2018ko ots. 5a, 13:00

2015ean Madrilen garatutako epaiketa batean protesta egiteagatik, 50 lagun epaitu zituzten urtarrilean Madrilgo auzitegi probintzialean. 8 gazteri isunak ipini dizkiete, eta gainerakoak zigorretik libratu dira. 

Zigortutako gazteak, 2015eko epaiketa hartan auzipetuak zirenak dira. 7 gazteri 1.500 euroko isuna ipini diete, eta besteari 1.700 eurokoa. Duela hiru urteko epaiketako une batean, herri harresi bat irudikatu zuten bertan bildu zirenek, egun batzuk lehenago egondako atxiloketa batzuk salatzeko. 

Laminen dirua, zigortuen alde
Aiartzaguena gazte iurretarra marrazkilaria da. Epaiketa gastuei eta isun posible bati aurre egiten laguntzeko, lamina batzuk sortu eta saldu zituen. Absolbitua izan denez, gastuetatik aparte geratzen zaion dirua zigortuen alde emango du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!