Trafikoan eragingo duten lanek herrian eragindako kexak bideratuko ditu EH Bilduk

Aitziber Basauri 2017ko abe. 6a, 10:26

N-634 errepide nagusiaren berrantolaketa lanek sortutako ardurak argitu guran 100 bat lagun batu zituen EH Bilduk deitutako batzar irekiak. Herritarren kexa eta ekarpenak batu eta bai Iurretako Udalera bai Bizkaiko Foru Aldundira bideratuko dituztela azaldu dute EH Bilduko ordezkariek.

Iurretan trafikoari eragingo dioten bi obra aurreikusten dira. Batetik N-634 errepidea berrantolatuko du Bizkaiko Foru Aldundiak, Iurretatik igarotzen den zatian. Bestetik, Askondotik Maspe kalera bitartean egin gura dituzten lanak: rotonda kendu gura dute eta Bixente Kapanaga kalea noranzko bakarreko errepide bihurtu. Lanean jarraituko dutela eta herritarrak jakinaren gainean izango dituztela azaldu dute EHBilduko ordezkariek eta eskerrak eman dizkiete batzar irekira hurbildutako herritar guztiei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!