700 bat mendizalek parte hartu dute Iurretako mendi martxan

Anboto 2017ko irailaren 23a

Goizean goiz abiatu dute mendizaleek Zaldai Mendi Taldeak Iurretako jaien egitarauaren barruan antolatzen duen mendi martxaren zortzigarren edizioa. Argazkiak: Joseba Derteano, Asier Iza eta Victor Uriarte.

Ibilbide luzea edo laburra izan dute parte hartzaileek aukeran. Ibilbide laburra 14 kilometrokoa da eta 655 metroko desnibel positiboa du; eta ibilbide luzeak, berriz, 23.3 kilometro eta 1350 metroko desnibel positiboa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!