Frontoia eta umeen aulkiak babesteko markesina jarri dituzte Maiztegin

Anboto 2017ko ira. 5a, 12:05

Guztira 65.000 euroko inbertsioko hainbat hobekuntza egin dituzte Maiztegi herri eskolan. Besteak beste, estalkia dagoen gunean ura sartu ez dadin teilatu-hodiak eta zorrotenak aldatu dituzte, eta, 7x18 metroko frontoia margotu dute. Umeen aulkiak uzteko markesina ere ipini dute.

Horrez gain, ikastetxeko eraikinaren lehenengo solairuko leihoak ere aldatu dituzte. Udal arduradunek azaldu dutenez, Eusko Jaurlaritzaren 21.000 euroko diru-laguntza izan du proiektuak.

Uztaila eta abuztuan egin dituzte lanak, udako oporraldia aprobetxatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!