Iurretan eta Zaldibarren trafikoa eten dute Kepa del Hoyoren heriotza salatzen duten pankartak jarrita

Jone Guenetxea 2017ko abu. 2a, 10:12

09:00etan ezezagunek pankarta bat jarri dute Iurretako zubian, Maspe kalean. Pankarta honetan, Kepa del Hoyo presoaren heriotza eta sakabanaketa salatu dituzte. Handik minutu gutxitara Ertzaintzak kartela kendu du eta trafikoak normaltasunez jarraitu du. Zaldibarren berriz, tren geltoki ondoan jarri dute pankarta eta minutu batzuk trafikoa moztuta egon da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!