Iurretako establezimenduetan ekainean zehar erosketak egin dituzten pertsonek aurkeztutako 800 tiketen artean zozketa egin zuten uztailaren 4an, udaletxean.
Iurretako Udalak, Dendak Bai Durangaldeko Merkatari Elkartearen lankidetzarekin sustatutako kanpaina honen barruan 500 poltsa banatu dira maiatzean eta ekainean. Era berean, 100 euroko erosketa bale bi zozkatu dira. Zozketa horretan parte hartzeko 1.700 tiket aurkeztu izan dira. Herritarren partaidetza eskertuz amaitu dute herriko merkataritza eta establezimenduak sustatzeko abiatutako kanpaina.