Komunikazioa eta gorputzaren adierazpena, autonomiaren garapena, sormena eta osasunerako heziketa landuko dituzte udalekuetan, antolatzaileek azaldu dutenez. Horrez gain, bi irteera aurreikusi dituzte. Jai tematikoak eta ekitaldi bereziak ere izango dira. Jarduera guztiak euskaraz eta ingelesez izango dira. Txikiekin heren bat egingo da ingelesez; nagusitxoagoekin erdia.