Euskara kalera ateratzeko gonbita egingo du II. Mintzopoteak

Aitziber Basauri 2017ko mai. 24a, 10:10

Euskaldun berriak eta jatorri askotariko bizilagun euskaldunak erakartzea. Horixe du helburu barikuan egingo duten  II. Mintzopoteak. Dantzari auzunean egingo dute hitzordua, 19:30etik 21:30era —euria eginez gero, Askondo kaleko aterpean—.

Iaz antolatu zuten lehenengoz Mintzopotea. Arrakasta izan zuen Iurretako Udalak onartutako Euskara Sustatzeko Ekintza Planaren (2016-2019) barruan antolatutako ekimen horrek, eta 26 herritar elkartu ziren, World Kafe metodologia erabilita, modu eroso eta atseginean, euskararen inguruan berba egiteko.

Elhuyar Aholkularitzak lagunduta, Euskararen Aholku Batzordeak antolatutako Mintzopoteak kalera atera gura du  euskara eta, aurten, beste ikuspegi bat landu gura izan dute antolatzaileek. Horretarako, euskaldun berriak eta jatorri askotariko bizilagun euskaldunak erakarri gura dituzte. “Berbetako eta lagunarterako gogoa” behar da, antolatzaileen hitzetan. Umeentzat begiraleak ere egongo dira II. Mintzopotean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!