Parte-hartze izaerako aurrekontuen bidez, herritar guztiek har dezakete parte udal-aurrekontuaren eraketan, hala, herritarrak "protagonista aktibo" bilakatzen dira eta "hausnarketa aktiboa eta elkartasuna sustatzen" dira, udal arduradunek jakineragin dutenez. Aldi berean "beharrizan errealentzako irtenbideak bilatzen dira, administrazioaren eta herritarren arteko komunikazioa hobetzen da", besteak beste.
Foroak otsailaren 14an eta martxoaren 14an egin ziren, eta hogei pertsona inguruk hartu zuten. Lehenengo foroan, parte-hartze izaerako aurrekontuen metodologiaren berri eman zen laburrean, eta 25.000 euroak zer proiektura bideratu erabakitzeko proposamenak eta iritziak jaso ziren. Aurreko foroan herritarrek egindako proposamen eta eskarien gainean Udalak garatutako informazioaren berri eman eta bozkatuko ziren ekintzak zerrendatu ostean, bigarren foroan herritarren arabera aurrekontu horrekin egikaritu behar ziren proiektuak lehenetsi ziren.
Udalak lehenengo esperientzia honen balorazio positiboa egin du, eta hurrengo ekitaldietan ekimenari jarraipena emateko asmoa dauka.