Txakur bat onik erreskatatu dute Ibaizabal errekan, Arriandin

Anboto 2017ko mar. 14a, 19:14

Txakurraren jabeak errekara salto egin du animalia erreskatatzeko. Gizona errekatik bere kabuz irten da, baina suhiltzaileek txakurra errekatik erreskatatu behar izan dute. Ertzaintzaren helikopteroa ere bertan ibili da lanean.

Txakur baten bila ibili dira Iurretan, Arriandi auzoan, Ibaizabal errekan. Ertzaintzak azaldu duenez, 17:05 inguruan, txakur bat errekara erori da eta haren jabeak uretara salto egin du animalia erreskatatu guran. Ertzaintza, suhiltzaileak eta udaltzaingoa bertaratu dira gizona eta txakurra erreskatatzera. Gizona bere kabuz irten da, eta txakurra suhiltzaileek onik erreskatatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!