Santa Apolonian trenbideko pasagunea itxi zutenetik Durangotik baino ezin izan da sartu Iurretako auzo horretara. Orain bertotik ere egongo da sartzea. "Auzora eta bertako industrialdera sarbidea asko hobetuko du lotune berriak",a zaldu du Iñaki Totorikaguena alkateak. Santa Apoloniako auzokoentzat hobekuntza garrantzitsua izango da, gainerako iurretarrei ere eragingo diena", gaineratu du.75 metroko lotunea da.
Lan horiekin batera, Iurreta eta Durango lotzen dituen Arandiako bidegorria ere luzatuko dute, ingurabideko tunelera arte. Guztira, 400 metro gehituko zaizkio bidegorriari, eta argiteria ere hobetuko dute lau kaleargi gehiago jarrita.