Berdintasunaren aldeko Milia Morea herri lasterketa jendetsua burutu dute

Anboto 2017ko mar. 11a, 15:38

Eguerdiko 12:00etan abiatu dute Milia Morea herri lasterketa, Goiuria kulturgunetik. Martxoaren 8ko egitarauaren barruko berdintasunaren aldeko ekintza izan da, Gu Be Bai Runners elkarte iurretarrak bigarren urtez antolatu duena.

Herrigunean zehar 800 metroko ibilbidea birritan burutu dute ekimenean parte hartzera animatu diren iurretarrek.

Gaur gauean ere martxoaren 8ko egitarauaren barruko hitzordua daukate Iurretan: afarian elkartuko dira, Agarreko jatetxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!