Aurten, parte-hartzaileek eurek erabakiko dute, dastaketara doazen gainerako herritarrekin batera, zein izan den pastelik gozoena. Halaxe azaldu du Ainhoa Albizuri Berdintasun Teknikariak. Irabazleak, berriz, 50 euroko txartela lortuko du.
Iaz tarta lehiaketa antolatu zuten Iurretan. Orduan, epaimahai batek erabaki zuen tartarik gozoena zein izan zen. Oraingo honetan bestelako izaera eman gura izan diote ekimenari.