Iurretan, azaroaz geroztik Askondo kalearen itxura guztiz aldatuko duen herri lanak egiten dabiltza. Askondon berriztu dituzten 850 metro koadroetatik 350 estali egingo dituzte eta dagoeneko hasi dira bost metroko altuera izango duen estalkia jartzen.