Martxoaren 11n izango da, aurten, berdintasunaren aldeko Milla morea. Herrigunetik zehar egingo den herri lasterketa Goiuria kulturgunean hasi eta amaituko dute, eta Gu Be Bai Runners taldeak dinamizatuko du. Bertako kide Iraia Garciak nabarmendu du herritar guztiek izango dutela korrika egiteko aukera. Heldu eta ume, gizon eta emakume, guztiak daude gonbidatuta berdintasunaren alde korrika egitera.
Birritan egingo dute 800 metroko ibilbidea, herrigunetik. Hartara milla morea osatuz. Tirantedun kamisetak ere jarriko dituzte salgai, bost euroan. Iaz antolatu zuten lehenengoz, baina, "Durangoko eta Donostiako lasterketekin egin zuen bat eta eguraldiak ere ez zuen larregi lagundu", Garciak gogoratu duenez. Aurten, herritar gehiago batzea espero dute. Parte hartzera animatu du.
Aurten ere selfi lehiaketa antolatu du Iurretako Udalak. Berdintasuna da aukeratutako gaia eta bi mailatan banatu dute lehiaketa: 12-17 urte artekoak, batetik, eta, 18 urtetik gorakoak, bestetik. Martxoaren 6ra arte bidali daitezke argazkiak gizarte-ongizate@iurreta. eus posta elektronikora. Martxoaren 8an bertabn jakin eragingo dituzte irabazleak.
Martxoaren 8an berta irakurriko du udalak adierazpen instituzionala. Ibarretxe kultur etxean izango da hitzordua 19:00etan. Ondoren, 19:30ean, Tarta Dastaketa egingo dute. Martxoaren 7ra arte eman daiteke izena. Parte hartzaileek 15 euroko balea jasoko dute, eta bertaratzen diren herritarrekin batera egingo dute dastaketa. Denen artean aukeratuko dute tartarik onena. Ainhoa Albizurik azaldu duenez, irabazleak 50 euroko balea lortuko du.
Anderebide elkarteko Txaro Fradejasek, berriz, hurren hurren, martxoaren 2an eta 6an hasiko diren barreterapia eta sexologia tailerren berri eman du. "Barreterapia antolatu izan dugu aurretik ere bai eta harrera ona izan du beti. Sexolgia tailerra lehenengoz antolatu dugu, eta jentea animatzea espero dugu". Martxoak 2an, ate ireekien jardunaldia izango dute. Fradejas gogoratu du baita Frida antzezlana ikusteko aukera ere egongo dela martxoaren 17an. Ibarretxe kultur etxean izango da hori ere.