Halaxe esan diete txokoa zabaldu gura duten iurretarrei. Dena den, horretarako deialdi publikoa noiz egingo zain daude. Erosteko aukerarik duten ere ikusiko dute. Izan ere, erosi ahal izateko, bazkide bila dabiltza momentu honetan. 15 lagun inguru elkartu dira txokoa zabaltzeko prest, baina beste horrenbeste batu gura dituzte egitasmora, “ekonomikoki arrazoizkoa izateko”.
Urtebete da ideia sortu zela
Duela urtebete inguru jaio zen txokoa zabaltzeko ideia. “Hainbat guraso plazan batzen gara askotan, umeekin. Hantxe ezagutu dugu elkar gehienok, eta negua iristeagaz batera sortutako gaia izan da beti txokoarena. Udalera jo genuen galdetzera eta lanean hasi ginen”, dio Alonsok. “Leku oso politean dago lokala; leku lasaia da, aproposa umeek jolasteko. Inguru horretan ez dago ezer, ez dago elkartzeko tokirik, eta gogo horregaz sortu gura da txokoa: elkartzeko toki bat, eroso egotekoa, ospakizunetarako lekua izatea gura dugu”, esan dute.
Gaineratu duten moduan, “bakoitzaren ohituren araberakoa ere bada, hala ere. Euskal Herrian badago txokoetan batzeko halako ohitura, mahai baten bueltan elkartzekoa”. Bazkide egitera animatu dute jendea. Interesa duenak honako telefono zenbakira deitu dezake:
686 214 964 (Gaizka).