Auto batek txirrindulari bat harrapatu du Iurretan

Jone Guenetxea 2017ko otsailaren 18a

Gaur, 11:20an gertatu da istripua. Ertzaintzak azaldu duenez, N-634 errepidean Bilborako norazkoan auto batek txirrindulari bat harrapatu du. Istripuaren ondorioz txirrindularia zauri arinekin Galdakaoko Ospitalera eraman dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!