HAZren jarduera zehazteko ordenantza onartu dute

Aitziber Basauri 2017ko ots. 15a, 10:10

Herritarren Arretarako Zerbitzua (HAZ) arautuko duen ordenantza onartu du Iurretako Udalak aho batez, azken udalbatzarrean. Araudi horrek HAZren eginkizun eta jarduerak zehaztuko ditu.

Badago Herritarren Arretarako zerbitzua Iurretan. Sei urte dira zabaldu zutela. Orain, zerbitzu hori ordenatu gura dute. Zerbitzu “integral” bat eskaini gura dute, leihatila bakarra sortu. Horretarako, jendaurreko ordutegia zabalduko dute.

Langileak trebatzea ere bada asmoa, herritarrek izan ditzaketen ahalik eta zalantzarik gehienak argitzeko. Bidebarrietako bulegoan egokitze lanak ere egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!