Sutea piztu da Cafés Baqué enpresan

Anboto 2017ko ots. 14a, 21:52

Sutea piztu da, 21:15ean Iurretako Santa Apolonia auzoko Cafés Baqué enpresan. Ertzaintzak azaldu duenez, kanpoan zeuden pale batzuek su hartu dute. Sutearen ondorioz ez da inor zauritu. Suhiltzaileek sua itzali dute. Bestalde, Abadiñoko galdategi batean ere sutea piztu da. Kasu honetan, suhiltzaileak bertaratu direnerako langileek amatatuta izan dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!