Udal aurrekontua lantzerako orduan, herritar guztiei parte-hartzeko aukera emango dien parte-hartze prosezua da abiatu dutena. Horrela, "herritarrak protagonista aktibo bilakatu" gura dituzte, eta, "hausnarketa aktiboa eta solidaritatea sustatu", prentsa ohar baten bitartez azaldu dutenez. Besteak beste, "behar errealei irtenbidea bilatu eta administrazio eta herritarren arteko komunkazioa hobetu" gura dute.
Gaineratu dutenez, "aurrekontu parte hartzaileetarako oinarrizko baldintzak dira borondate politikoa, gardentasuna, aztergai jarriko diren diru-atalak erabakitzea eta, batez ere, herritarren inplikazioa". Hartara, martitzenean, otsailaren 14an, egingo duten lehenengo foroan aurrekontu parte-hartzaileen metodologiaren azalpen laburra emango da eta herritarrek atzemandako behar eta eskaera proposamenak jasoko dira. Hartara, guztien artean erabakitzeko zertara bideratuko diren 25.000 euro.
Martxoaren 14an, foroan adostutako proiektuen lehentasunak zehaztuko dira, eta erabaki bat hartu. Foro parte-hartzaile hauen bitartez, batetik, eta bestetik 'Iurreta Zabaltzen' aplikazio informatikoaren bitartez, "herritarrek udalarekin duten komunikazioa hobetu" gura dute eta "parte hartzeko tresnak sustatu" era bai.