Auto bateko motorrean sortutako sua itzali dute Iurretako autopistako peajean

Anboto 2017ko urt. 22a, 10:30

Argazkia: @BomberosIurreta

Ordaintokiko langileen ekimenez itzali dute.

Gaur, gaueko 5:30 inguruan, Opel Astra bateko motorrak su hartu du Iurretako autopistaren ordainlekuan. Gidariak ordainlekuan bertan txanponak sartzen ari zela ikusi du autoaren aurrealdetik kea irteten. Peajeko langileen laguntzarekin itzali dute Ertzaintzak informatu duenez. Ondoren su-hiltzaileek erretiratu dute autoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!