Gizonezko bat sasi artera erori eta suhiltzaileek atera behar izan dute

Anboto 2017ko urt. 19a, 09:34

Goizeko 8:00ak inguruan, Iurretan, gizonezko bat sasi artera jausi eta suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, Lantegi Batuak enpresan lan egiten duen gizonezkoa erreka ondoan jausi eta sasi artean gelditu da. Suhiltzaileek erreskatatu ondoren anbulatoriora eraman dutela adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!