Irakur-lagunak saioen izen-ematea, zabalik

Anboto 2017ko urt. 17a, 11:13

Umeekin irakurketaz gozatu eta literaturzaletasuna transmititzeko baliabideak eskainiko dituzte, Bibliotekak martxan jarri duen Irakur-lagunak ekimenean. Saroa Bikandik gidatuko ditu saioak. Udalaren webgunean eskuratu daiteke informazioa, eta bertan deskargatu daiteke izen-emate orria ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!