20:15ean bi kotxeren arteko istripua gertatu da N-634 errepidean, Mallabiena industrialdearen parean. Ondorioz, Ford Focus markako autoaren gidaria ibilgailuaren barruan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera dute. Beste autoaren gidaria ere zauritu da istripuan. Bi gidariak Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte. Ertzaintzak dioenez errepidea itxi egin dute bi norazkoetan, eta trafikoa Mallabiena poligonotik bideratu dute. 21:30ean bi autoak errepidetik erretiratu dituzte eta N-634 errepidea zabaldu dute.