Astelehenetik zapatura bitartean eskaintzen da Taxi-auzune zerbitzu hori. Astebarruan, 07:30etik 20:00etara bitartean erabili daiteke; zapatuetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara. Bidaiaren prezioa euoro bikoa da.
Hiriguneko zerbitzuak baserrialde desberdinetara hurbiltzeko asmotan, eta "norbere ibilgailuaren erabilera arrazional bat sustatzekotan" jarri zen martxan Taxi-auzune zerbitzua 2009an. Halaxe gogoratu dute udal ordezkariek: "Iurretako edozein bizilagun hirigunetik baserrialdeetara edo alderantziz taxi bidez joateko zerbitzu honek jarraipen luzea izango du herritar guztien onurarako izaten bada, momentu honetan izaten ari den bezala".
Duela zortzi urte Durangaldean aitzindari izan zen zerbitzu hau, udal ordezkariek gogoratu dutenez, eta herritarren artean arrakasta duelakoan daude. Iaz 2.233 bidai egin ziren Taxi-auzunearen bitartez. Batazbestean, hilero 203 bidai (11 hilabetean)egin ziren, jakin eragin dituzten datuen arabera.
Zerbitzuaren kontakturako telefonoa honako hau da: 688 618 690.