Maspeko etxebizitza abandonatu batean sortutako sutea itzali dute suhiltzaileek

Anboto 2016ko abe. 17a, 09:18

Atzo 22:30ean sutea piztu zen Iurretako Maspe kaleko etxebizitza abandonatu batean. Suhiltzaileek gauerdian itzali dute sutea. Ertzaintzak jakitera eman duenez, ez da inor zauritu. Gaineratu dutenez, oraindik ez dakite sua zelan piztu den.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!