Haurren liburuak hautatzeko irakurle-taldea osatuko dute

Anboto 2016ko abe. 13a, 12:47

Iurretako Bibliotekak, haurrentzako liburuak aukeratu eta gomendatzeko, guraso eta hezitzaieleei zuzendutako ekimena prestatu du.

Osatuko duten irakurle-taldearen bitartez, helduak haurren irakur lagunak izatea bilatzen dute. Haurrek irakurketaz gozatzeko laguntza eman ahal izateko baliabideak emango dituzte bibliotekan egingo diren saio hauetan.

Haurren ibilbide literarioan lagundu eta iritzi kritikoa sustatzeko irakurle-taldean bizipen ezberdinak partekatuko dira eta liburu gomendagarrien zerrenda egingo dute.

Eguen honetan lehen saioa egingo dute Iurretako Bibliotekan 18:30etatik 20:00etara. Aste honetatik martxora bitartean bost saio egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!