Abendu Koplak edo Marijesiak abestera joango dira Lekeitiora

Aitziber Basauri 2016ko abe. 9a, 10:10

Argazkia: Iñaki Irazabal

Iurreta izan zen iaz, eta aurten, Lekeitio. Abendu Koplak edo Marijesiak abesten dituzten herrietako hainbat talde elkartuko dira, zapatuan, Lekeitioko Andra Mariaren Zeruratzearen basilikan. Iurreta eta Oromiñoko taldeek ere parte hartuko dute bertan; baita Mendiolako (Abadiño) taldeak ere.

Bederatzi taldek abestuko dituzte Abendu Koplak edo Marijesiak, zapatuan, 19:00etan. Ea, Ariatza (Muxika), Gautegiz-Arteaga, Oromiño (Iurreta), Ibarrangelu, Mendiola (Abadiño), Iurreta, Lekeitio eta Gernika-Lumoko taldeek jardungo dute.

Abendu Koplak edo Marijesiak abesteko ohiturari eusten dioten herrietako koadrilak 2009an hasi ziren topaketak egiten, eta urtero abenduko bigarren zapatu iluntzean elkartzen dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!