Amezketako zaborrontzien kasua ez dela isolatua esan du Amankomunazgoak

Anboto 2016ko aza. 25a, 14:43

Aitor Lopez Amankomunazgoko presidenteak Amezketako zaborrontzien egoeraz esan du ez dela zerbitzuak eragindakoa, pertsonaren batek baizik. Durangaldeko beste leku batzuetan ere gertatu ei da azkenaldian. Dagoeneko Amezketako inguru hori garbitu dutela adierazi du Lopezek.

Lopezen arabera, Iurreta eta Zaldibar lako herri batzuetan kontainerrak nahasten ibili da norbait. Barrura sartu, dena atera, zerbait hartu eta guztia botata uzten dutela dio Lopezek. Argazkian agertzen den lez, makila bat erabilita sartzen direla barrura. Amezketakoa "puntu kritikoa" dela uste du, herrigunetik aparte dagoelako. Hala ere, bizilagunen kezka ulertzen du: "Normala da auzotarrak haserre egotea".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!