XXV. Kultur Astea abiatuko dute Goiuriko Ama nagusien elkartekoek gaur

Aitziber Basauri 2016ko aza. 29a, 11:38

Gaur hasi eta abenduaren 3a bitartean hainbat ekitaldi izango dituzte Iurretan Goiuriko Ama nagusien elkarteak antolatuta. Gaur, 'Beharrezkoa da parte hartzea' hitzaldia izango da Nagusien Elkartean, 18:00etan.

Aritza Moso abeslariaren emanaldia izango dute, bihar, 19:00etan. Bilbainadak, habanerak eta abesto herrikoiak eskainiko ditu berak. Abenduaren 1erako, berriz, Bingo berezia antolatu dute.

Karta txapelketa jokatuko dute, abenduaren 2an, 17:00etan. Mus, briska eta tute txapelketak izango dira, eta azaroaren 30a da izena emateko azken eguna. 

Bazkide Eguna ospatuko dute abenduaren 3an. Aita San Migel elizan meza izango da 13:00ean. Bertan, bazkide nagusienei omenaldia egingo zaie. Ondoren, bazkaltzeko elkartuko dira, Iurreta Nagusien Etxean. Musika eta dantzaldia ere izango dira ondoren. Karta txapelketako sariak emateko ere aprobetxatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!