Elkartasun Azokarako materiala batzen dabiltza Iurretan

Aitziber Basauri 2016ko aza. 24a, 11:00

Pasadan urteko elkartasun azokako argazkia.

Abenduan egingo duten Elkartasun Azokan salgai jartzeko materiala batzeko deialdia egin dute udalak eta Anderebide emakumeen elkarteak.

Jostailuak, liburuak, bitxiak, dekorazio elementuak, musika CDak, filmak... batu gura dituzte abenduaren 2ra bitartean. Herritarren ekarpenak Ibarretxe kultur etxean batuko dituzte, aste barruan, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Abenduaren 12tik 16ra egingo dute Azoka, Ibarretxe kultur etxean — 09:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 19:00etara—, eta bost euroko erosketa bakoitzaren trukean otzara baten zozketan parte hartzeko aukera emango da. Abenduaren 24an egingo dute zozketa. Batutako dirua gobernuz kanpoko erakunde baten esku utziko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!