Herri kirol instalazio guztien erabilera arautzeko beharra azaldu du EHBilduk

Anboto 2016ko aza. 21a, 12:07

Olaburu pilotalekuaren irudi bat Argazkia: Iurretako EHBildu

Olaburu pilotalekuaren erabilera arautuko duen ordenantza bat garatzea eskatuz mozioa sartu du Iurretako EHBilduk udalbatzak gaia landu dezan. Juan Orobiogoitia ikastetxearena izan arren, udalak ere erabili dezakeen kirol gune estaliaren erabilera arautzeko ordenantza bat ere behar dela uste dute.

Larrakozelai futbol zelaia, Olaburu pilotalekua eta berez ikastetxearena den arren udalak ere erabili dezakeen Juan Orobiogoitiako kirol gune estalia. Hirurak hainbat herritar eta elkartek erabiltzen dituzten kirol azpiegitural dira, eta duela gutxira arte horien kudeaketa herriko elkarte desberdinen esku egon da, "hitzezko akordioen" bitartez. Halaxe gogoratu du Iurretako EHBilduk udalean sartutako idatzian: "Akordio hauek gauzak ondo doazen artean balio badezakete ere, gauzak okertzen direnean liskarretarako eta gaizki ulertuetarako tartea uzten dute". Futbol zelaiaren inguruan gertatutakoak jarri dituzte adibide moduan.

Berriki Iurretako Udalak Larrakozelai futbolzelaiaren erabilera arautzeko ordenantza garatu du, baina bestelako instalazioen erabilera arautukom duen ordenantzarik ez duela gogoratu du EHBildu.

Bide horretan. Olaburu pilotalekuaren erabilera arautuko duen ordenantza bat garatzea eskatu du EHBilduk. Ordenantza horretan, herriko pilota elkarteari lehentasuna ematea proposatu du idatzian EHBilduk, eta herritarrek pilotalekua erabiltzeko ordutegi bat zehaztea. Erabiltzaileen artean ordutegiak adosteko sistema ezartzea ere proposatzen dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!