"Iurretan euskaraz ere badakigu"

Anboto 2016ko aza. 13a, 13:31

Hauxe da Askondoko obretan jarri duten kartela bidea itxita dagoela azaltzeko. Kartel hori erdara hutsean jarri izana kritikatu du iurretar batek sare sozialen bidez. "Iurretan euskaraz ere badakigu". Esaldi hori izan da herritar honek Facebooken idatzi duena.

Askondon 850 metro koadro berriztatuko dituzte, eta horietariko 350 estaliko dira. Besteak beste,uUr-zurrustak egongo dira, udarako edo bero egiten duten egunetarako, eta, Dantzari auzuneko horma bitartekoan rokodromoa jarriko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!