'Iurretan erosi' kanpainaren barruan 40 poltsa zotz egin dituzte urrian

Anboto 2016ko urr. 31a, 13:58

Iurretako komertzioei bultzada bat eman guran jaiotako kanpaina da 'Iurretan erosi'. Dendak Bai Merkatari Elkarteak eta Iurretako Udalak abiatu zuten kanpaina joan zen apirilean, eta hilero zozketa egiten dute parte hartzen duten bezeroen artean.

Honako hauek dira urrian egindako zozketaren irabazleak: Tere Bilbao, Rosi, Mikel Elizargu, Mª Jose, Amaia Abasolo, Cristina Gimenez,  Mª Carmen, Maria Huertas, Manoli, Leire, Maria Isabel Bernas, Antonia Bautista, Alberto, Bea del Rio, Mª Antonia Sanchez, Juanito Villalb, German, MªIsabel Alberdi, Juan Luis Sanchez, Ainhoa, Miren Mancisidor, Eva Davila Rodriguez, Flori Saez, Encarni, Patxi, Sonia Aronibar, Tina Montero, Pilar Badia, MªRosario Loizate, Mª Carmen Prieto, Ane, Jacinta, Nuria Perez, Pedro, Antonio Boto, Juli , Mª Cruz, Mª Begoña, Inés Redondo eta Jon Rodriguez.

Dendak bai elkartea "oso pozik" dago kanpainak duen harrerarekin. Azaroan 20 kotxerako USB kargagailuak zozketatuko dira.

Bezeroek erosketa bat egiterakoan, erosketa txartelean izen-abizenak eta telefona idatzi behar dituzte eta kanpaina honetarako jarri diren kutxetan sartu. Kutxa horiek, kanpainara atxikitu diren komertzioetan  daude jarrita. Gaur arte 16 komertzio dira 'Iurretan erosi' kanpainari atxikitutakoak. Parte hartzaile guztiak hilero egingo den oparien zozketan sartuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!