Iurretan PPko zinegotzi izandako Nacho Tocari "elkartasuna"azaldu dio Iñaki Totorikaguena alkateak

Aitziber Basauri 2016ko urr. 30a, 19:03

Nacho Toca Bizkaiko Nuevas Generacioneseko presidente izendatu zuteneko irudia Iturria: Euskadiko Alderdi Popularra

Iurretan PPko zinegotzia izan zena eta Bizkaiko Nuevas Generacioneseko (PPko gazteak) presidentea den Nacho Tocari eraso egin zioten bart goizaldean Bilbon. Bizkaiko PPko idazkari nagusia den Javier Ruizek "euskal gazterian dagoen gorrotoaren hazia" salatu du, Europapressen bitartez. Aurreko legealdian izan zen zinegotzia Toca Iurretan.

Alderdi Popularrak zabaldu duenez, erasotzaileak Toca ezagutu zuen eta PPk gazteen kide zen galdetu zion. Nuevas Generacioneseko presidenteak horrela zela baieztatzean "mehatxatu eta zaplastekoa eman" zion, Bizkaiko PPk jakin eragin duenez. Iurretako alkate Iñaki Totorikaguenak bere "babes eta elkartasuna" azaldu dio Iurretako zinegotzi izandakoari twitter bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!