Iurretako elkarteak protagonista biblioteka eraberrituaren inaugurazioan

Anboto 2016ko urr. 28a, 19:07

Joseba Sarrionandiaren obra oinarri duen 'Garai Berri eta Garaizar' ikuskizun literarioa izan da inaugurazioaren ardatz nagusia. 

Literatura, bertsolaritza, musika, kantua eta dantzak egin dituzte biblioteka berriaren irekiera ekitaldian. Herriko taldeek parte hartu dute bertan.

Biblioteka zerbitzua sei hilabetez etenda egon ostean, azaroaren 2tik aurrera egongo da berriro zabalik ohiko ordutegian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!