Ertzaintza ikerketa burutzen ari da Iurretan

Anboto 2016ko urr. 21a, 19:11

Ertzaintza ikerketa burutzen ari da, gaur, Iurretan. Eguerdian Ertzaintzaren hainbat auto Iurretako Maspe kalean dagoen aparkalekuan bildu dira. Inguru horretan helikopteroa ere ibili da. Ertzaintzak azaldu duenez, mugimendu hori guztia oraindik irekita dagoen ikerketa baten barruan kokatuta dagoenez, ez dute informaziorik zabalduko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!