Desanexioa gogoratzeko plaka lapurtu dute

Jone Guenetxea 2016ko urr. 20a, 12:16

Joan zen urriaren 9an, Iurretako elizpean herriaren desanexioaren 25. urteurrena gogoratzeko ikurrei eraso egin zieten. Elizako pastoral kontseiluak jakitera eman duenez, elizpeko sarrerako mahaia zulatu egin zuten. Ondoren, Iurretako Udalak zementuagaz bete zituen zulo horiek. Bestalde, desanexioaren inguruan jarri zuten metalezko oroigarria lapurtu egin zuten.

“Zentzurik bako ekintza”
Pastoral kontseiluak penagaz hartu du albistea. “Zentzurik bako ekintza da. Herriko ikur bat txarto erabili dute”. Ildo horretatik, elizaren ordezkariek plaka berriro jartzeko eskaera egin diete Iurretako Udaleko arduradunei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!