80 urtetik gorako pertsonei zuzendutako suteen prebentziorako programaren bigarren fasea hasiko dute

Anboto 2016ko urr. 20a, 11:30

Bakarrik edo beste pertsona nagusi batzuekin bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen  giza beharrak antzemateko eta etxeko suteen prebentziorako bigarren fasea abiatuko du Iurretako Udalak.

Doako zerbitzu honen berri emateko gutunak bidaliko ditu udalak eta, ondoren, akreditatutako teknikariak joango dira bisitan. 63 etxebizitza babestuko dira 2. fase honetan. Aurretik 152 etxebizitza babestu zituen udalak.

Iurretako alkate Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan, "nahiz eta pertsona hauek bakarrik bizitzeko beste autonomia maila handia izan, mugikortasun urridun arazo txikiak, kalte fisiko txikiak, zentzumen-aldaketak edo narriadura kognitibo txikiak edo ahazteak, sute bat jasateko arriskua gehitzen dute, erantzun bat ematen denbora gehiago behar dute, eta honek ondorioak izan ditzazke beraientzako eta ingurukoentzako. Beraz zerbitzu honekin arriskuak gutxitu egiten dira”.

Aurretik aipatu bezala, udalak etxebizitzatara gutunak bidaliko ditu eta ondoren akreditutako teknikariek pertsona nagusiaren etxebizitza ikusiko dute eta arriskuen azterketa bat egingo dute, arrisku horiek identifikatzeko. Horrela erreakzio denborak laburtu eta ebakuazio arin bat egin ahal izango da. Halaber, detektagailuak jarriko dira kea dagoenean alarma oso ozen baten bidez abisua emateko. Azkenik, etxebizitzako krokis bat egingo dute, larrialdi egoeretan ebakuazioak errazteko.

Segurtasuna sendotzeko eta kolektibo hau ahalik eta denbora gehien bere ingurunean bizitzen jarraitzeko, aurreko fasean jarritako ke-detektagailuak ere berrikusi egingo dira, bateriak aldatuz, gailuak garbituz eta funtzionamendu egokia bermatuz. Horrela azaldu dute ohar baten bitartez.

Bisita guzti hauetan giza elkarrizketak burutuko dira, duela bi urte martxan jarri zen Udal Behatokiaren barruan, kolektibo honen giza beharren jarraipen bat egiteko, ahultasun egoeran egon daitezkeen pertsonak atenditzeko eta zailtasun gehiago dituztenen egoera baldintzak hobetzeko.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!