Berdin mantenduko dituzte zerga eta tasak Iurretan

Aitziber Basauri 2016ko urr. 20a, 09:38

Datorren urteari begira, berean mantenduko dituzte zerga eta tasak Iurretan. Halaxe erabaki dute aho batez, gaur goizean izan duten udalbatzarrean.

Iñaki Totorikaguena alkateak azaldu duenez, "udalaren egoera ekonomikoa ez da txarra, momentu honetan. Eta Udalkatxara  dirua bueltatzeko momentua etorriko dela badakigun arren zerga eta tasak ez igotzea erabaki dugu denon artean". 2016an %0,21eko igoera izan zuten zerga eta tasak Iurretan. 

Totorikaguenak gogoratu du, aurten, Ondasun Higiezinen Zergan (OHZ) izandako aldaketak ere izango duela eragina herritarrengan: "Bizkaiko Aldundiak egin duen katastroaren eguneraketaren eraginez OHZn igoera emango da 2017n".

Larrakozelairekin lotutako prezio publiko ordenantza

Bestalde, zerbitzuak eskaintzeagatiko edo udal jarduerak egiteagatiko prezio publikoen ordenantza arautzailea ere onartu du udalbatzarrak, aho batez. Larrakozelaiko azpiegituren erabilera kudeatuko du udalak eta horri lotuta onartu dute ordenantza berria hau. "Ohiko ez den jarduera baterako edo futbol kluben jardueratik kanpo antolatu daitezkeen ekitaldiei dagokionez prezio publiko batzuk lotu gura dira araudi honen bitartez", argitu du Iurretako alkateak. Azpiegitura hori ordu betean erabiltzeagatk 60 euro ordaindu beharko dira. Prezio hori aldatu egingo da denbora gehiagoan behar izanez gero.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!