Nagusien Bidelagun izateko izena ematea zabaldu dute

Aitziber Basauri 2016ko urr. 18a, 11:00

Zabaldu dute jada izena emateko epea herriko pertsona nagusiei “gertutasuna eta laguntza eman” gura dien Nagusien Bidelagun programan parte hartzeko. Bizkaiko Gurutze Gorriagaz abiatu du ekimena udalak, eta mendekotasun edo ezgaitasun egoeran dauden pertsona nagusiei, familia-lotura gutxi dutenei edota bakardade sentipena dutenei dago zuzenduta.

18 urtetik gora dituen edozein pertsona izan daiteke boluntario, “bere denboraren zati bat pertsona nagusiei emateko prest dagoena”, azaldu dute udal ordezkariek. Laguntza erregularra —astean ordu bi— edo laguntza puntuala —medikuenera joateko edo bestelako gestioak egiteko— eskainiko da. Telefono bidezko jarraipena ere egingo dute.

Ohiko inguruan gelditzeko autonomia pertsonala errazteko eskaini gura zaie laguntza, batez ere pertsona hauei. Horrela azaldu dute udal ordezkariek

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!