Bi autok istripua izan dute Iurretan

Anboto 2016ko urr. 11a, 13:05

Eguerdiko 12:00ak inguruan bi autok istripua izan dute Iurretan.

N-634 errepidean, Durangorako norazkoan, auto bik istripua izan dute duela ordubete inguru eta momentu honetan, erreil bat itxita dago. Ertzaintzak jakitera eman duenez, istripuaren ondorioz, pertsona bat arin zauritu da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!