✗
Arazo mekaniko baten eraginez auto batek su hartu du, gaur goizaldeko 4:45ean, N-634 errepidearen ondoan, Iurretan. Sutea ondoko kotxera ere heldu da eta bi autoak erreta gelditu dira. Suhiltzaileak berehala joan dira eta sua itzali dute.