Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak azaldu duenez, hiru urte daramatzate jaietan graffiti tailerra antolatzen. "Bururatu zitzaigun ideia ona izango litzatekeela umeekin lan egitea eta aldi berean, herriko hormak apaintzea". Lehenengoak Amilburuko muralak izan ziren. Orain, Dantzari kalearen txanda izan da.