18 urtetik gora dituen edozein pertsona izan daiteke boluntario, "bere denboraren zati bat pertsona nagusiei emateko prest dagoen", azaldu dute udal ordezkariek. Laguntza erregularra —astean ordu bi— edo laguntza puntuala —medikura joateko edo bestelako gestioak egiteko— eskainiko da. Informazioa eta telefono bidezko jarraipena ere egingo dute.
Pertsona nagusi hauek ohiko inguruan geratu ahal izateko autonomia pertsonala errazteko eta bizitzeko ohiko inguruan integratzeko eskaini gura zaie lagunatza. "Era horretan, pertsona horien edota euren familien bizi-kalitatea hobetuko da, bizikidetza bultzatuko da eta isolamendua zein bakardadea saihestuko dira", proiektuaren sustatzaileek azaldu dutenez.