Bikandiren eta Abendibarren abelburuak Gernikan garaile

Anboto 2016ko urr. 3a, 20:15

Euskal Herriko Pirenaika Arrazako 31. Lehiaketan Iurretako Mari Carmen Abendibar eta Jon Koldo Bikandiren abelburuak saritu dituzte, gaur, Gernikan. Urriko lehen asteleheneko azokan antolatzen duten lehiaketan sarritan saritu dituzte bi iurretarrak.

Abendibarrek eme eta ar onenaren sariak irabazi ditu.  Bikandik berriz, ganadutegi onenaren eta hazi-jartzearen eme onenaren sariak jaso ditu. Bi iurretarrak sarritan saritu dituzte Gernikan. Abendibarrek iaz ar, eme eta ganadutegi onenaren sariak eskuratu zituen. Bikandik zazpi aldiz irabazi du ganadutegi onenaren saria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!