Iurretako Jaiak 2016

Athletic, Eibar, Iurretako... kimu mailako futbolean

Anboto 2016ko irailaren 29a

Iurretako futbol klubak kimu mailako lehenengo txapelketa antolatuko du zapatuan. Zortzi talde batuko dira Larrakozelaian futbol 7an aritzeko: Iurretako, Gertasport, Athletic,  Eibar (talde bi), Lumo, Zaldibarko Zaldua eta Larrabetzuko Uritarra.

Torneoa 09:00etan hasiko da, eta 14:00 arte iraungo du. Ostean, sari banaketa egingo dute.

Iurretakok jokalari gazteetan herrian dagoen oparotasuna aprobetxatu gura izan du txapelketa antolatzeko, klubeko Sagarnaga presidentearen esanetan: “Gazteei ilusioa egingo diela espero dugu”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!