Iurretako Jaiak 2016

Doniel Atxa jasota jai giroa nagusi Iurretan

Anboto 2016ko irailaren 28a

Urtero lez, jende asko batu da plazan Doniel Atxaren igoera ikusteko.

Segidan dantzarien azken entsegua egin dute. San Migel bezpera Zesuma taldearen erromeriagaz agurtuko dute 22:00etatik aurrera.

Bihar, Montoi plazatik 10:30ean abiatuko den kalejiragaz hasiko dute San Migel eguna. 17:00etan Umeentzako Begira zirkua hodei artean ikuskizuna prestatu dute eta, 19:00etatik aurrera, dantza saioak eta Ezten Giroa taldearen erromeria egongo dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!